Bidaiari kopurua %45,1 hazi da Iruñeko aireportuan

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 13a, 07:42

Argazkia: Noaingo aireportua

14.265 bidaiari izan ditu aireportuak abuztuan

 

Gora egin du bidaiari kopurua Iruñeko aireportuan. Abuztuan 14.265 bidaiari izan ditu. %45,1 gehiago. Aenak emandako datuen arabera, urte hasieratik 137.971 bidaiari izan dira, %27,9 gehiago. 

515 lur hartze eta aireratze gertatu dira azken hilabetean aireportuan, 2017ko abuztuan baino %27,8 gehiago. Urte osoko operazioak kontuan izanik ere, gora egin du datuak. 4.390 operazio egin dira, %16,4 gehiago. 

Madril eta Frankfurt hiriekin konexio erregularrak ditu Iruñeko aireportuak, eta udan eta zubietan hegaldi bereziak izaten dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!