Aldaketak 2019tik aurrera ere segi dezan lan eginen du EH Bilduk legealdiko azken txanpan. Uste du, horretarako badela nahikoa babes sozial eta aldaketan sakontzeko beharrezkoa litzateke legealdi honetatik haratago ere joatea Bakartxo Ruiz EH Bilduren lehendakarigaiaren esanetan.
Legealdia amaitu gabe oraindik, ekintza ugari geratzen dira egiteke: parlamentuan 20 lege inguru aztertuko dituzte, eta ez nolanahikoak gainera: Etxebizitzarena, Poliziena, Eskubide Kulturalena, berdintasunarena, Parte Hartzearena edota tokiko maparen erreformarena. Horretarako bidea, elkarrizketarena da, negoziazioarena eta akordioetara iristeko gaitasuna direla adierazi du Adolfo Araiz parlamentariak.
Erronken artean, 2019rako ere aurrekontuak onartzea izanen dela nabarmendu dute biek. Hortik aurrera, eta albiste diren bestelako gaien inguruan galdetuta, Maravillas gaztetxearen inguruan talde memorialista zenbaitek argitaratu duten oharrarekin bat ez dutela egiten esan dute. Mikel Castillori buruz egin behar den hitzaldi batetik gauzak bere onetik atera dituztela. 2019ko hauteskundeei begira, marra gorriak argi dituzte: aldaketa ziurtatu nahi ez dutenekin ez dira egonen.