Ikasleen irakurmena hobetzeko programa da LECXIT. Irakurzaletasuna indartzea ere helburu duena. Hirugarren urtez jarri nahi du martxan Iruñeko Udalak LECXIT programa eta horretarako boluntarioak behar dituzte, bereziki, euskara badakiten herritarrak. Ikastetxera joan eta haur batekin ordubetez irakurtzen aritzeko proposamena da. Astean behin egitekoa. Maitena Muruzabal kulkura eta hezkuntza arloko zuzendaria da:
Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren mailako ikasleak dira parte hartzaileak. Joan den urtean, 62 boluntariorekin izan ziren eta ikasleek irakurtzen zutena hobeki ulertzea lortu zuten. Ekimen aberasgarria da boluntarioarentzat eta baita ikaslearentzat ere. Irailaren 12an zabalduko da boluntario izan nahi duenarentzat izen emateko epea. Guztira 12 ikastetxek eman dute izena LECXIT izeneko programan parte hartzeko, eta horietatik erdiak D eredukoak dira. Beraz, bereziki deia euskara badakiten herritarrek izen eman dezaten boluntario izateko.