Egiten diren aparteko lanorduekin 2.200 lanpostu sortu litezke

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 11a, 13:11

Hiru milioi aparteko lanordu egin ziren Nafarroan 2016an eta horrek enpresei 73,9 milioi euroko gastua eragin zien. 

Nafarroan 2016an egin ziren aparteko lanorduekin 2.200 lanpostu sor litezkeela argitaratu du Randstad Giza Baliabideetako enpresak (Espainiako Estatistika Institutuak egindako galdeketa baten emaitzetan du oinarri). Urte hartan hiru milioi euro aparteko lanordu egin ziren eta horrek 73,9 milioi euroko gastua eragin zuen. Azken hamarkadetako gasturik handiena izan zen 2016an izandakoa. Izan ere, 2008. urtean izan zen gastu handia eragin zuena, urte hartan 3.700 milioi euro ordaindu zirelako aparteko lanordu horiengatik. 

Randstad enpresatik nabarmendu dute aparteko lanorduak eginarazteak eragiten duela langile horiengan produktibitatea jaistea eta horregatik uste du egokiagoa litzatekeela kontratazio berriak egitea behin behinekoak izanagatik ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!