Oihan Arnanz eta Iñaki Abad Altsasuko auziko presoek joan den ostiralean jakinarazi zieten beren senideei hasia zutela Euskal Herrirako bidea eta gaur iritsi dira Zaballako Iruñeko kartzeletara.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak gaur hamabost jakinarazi zuen Altsasuko auziko presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarriko zituztela, eta esandakoa betetzen ari dira. Zortzi auzipetuetatik zazpi daude preso.
Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda ere Euskal Herriko espetxeetan daude jada. Aurreneko hirurak Zaballako espetxean daude (Araba); eta Ramirez de Alda, Iruñekoan.