Nafarroako ordezkaritza sindikalaren %16ra iritsi da LAB

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 7a, 08:23

Argazkia: Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu, LABeko egoitzan.

Uztailean lortu du ordezkaritza hori, LABk Nafarroan inoiz izan duen handiena. 

Hauteskunde sindikalen epe trinkoaren atarian, Nafarroako ordezkaritza sindikalaren %16,02 lortu du LAB sindikatuak. Inoiz izan duen ordezkaritzarik handiena da: 973 ordezkari sindikal. Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, uztailean lortu zuen ordezkaritza sindikatuak. "Aipatzekoa da azken urteetan LAB izan dela Nafarroan gehien hazi den sindikatua. Konparazio batera, 2007an 827 delegatu zituen (%12,48) eta 2017 urtea 937 delegaturekin bukatu zuen (%15,67)", adierazi dute Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo LABeko buruek.

Irailetik 2019ko ekainera arte hauteskundeen epe trinkoa izango da,  epe horretan pilatuko baitira enpresetako ordezkariak hautatzeko bozketak. Gero eta delegatu gehiago lortzea da sindikatuaren helburua, "sindikatua aldaketarako trensa" gisa ulertzen dutelako: "Tresna horrekin jarraituko du LABek, batetik, lan harremanak eta baldintza sozialak duintzearen aldeko eta prekarizazioaren kontrako borrokan, eta bertzetik, aldaketa sozialaren aldeko borroka bultzatzen".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!