Geroa Baik primarioak abiatu ditu lehendakaritzarako eta Iruñeko alkatetzarako hautagaiak aukeratzeko

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 7a, 08:10

Bi hautagaitzetarako baldintza berberak jarri ditu koalizioak: euskaraz eta gazteleraz jakitea, eta gutxieneko babesa izatea. Irailaren 15erako eman behar du izena aurkeztu nahi duenak.

Bi hautagaitzetarako baldintza berberak jarri ditu koalizioak: euskaraz eta gazteleraz jakitea, eta gutxieneko babesa izatea. EAJ, Atarrabia Taldea, Zabaltzen edo Atxikitakoen taldearen babesa; bi herriguneren babesa; edo 15 geroabaikideren babesa beharko du lehendakaritzara aurkeztu nahi duenak. Iruñeko alkate izateko borrokatu nahi duenak, berriz, EAJ, Zabaltzen edo Atxikitakoen taldea baten babesa, edo hiriguneko eskubide osoko 10 kideren babesa. Irailaren 15erako eman behar du izena aurkeztu nahi duenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!