Bakoitzak "nahi duen hizkuntzan" hitz egiteko eskubidea duela diote PPko kideek komunikabideetara bidalitako oharrean, horretarako daudela itzulpen zerbitzuak baina Ana Beltranen iritzian, badaude arrazoiak eskaera hori egiteko. Batetik, dio, euskaraz hitz egitea "errepetu falta" bera gazteleraz aritzen direnentzan, "haiek direnean legebiltzarreko gehiengoa, eta noski, baita Nafarroako gizartekoa ere". Bestetik, dio, beraiek ez dutela ulertzen euskaraz esaten dietena. Eta bide batez, gogora ekarri du, Legebiltzarra zonalde mistoan dagoela eta euskara ez dela ofiziala.
"Aznarezen erabakiz" euskara erabiltzen da kameran "neurriz kanpo", Beltranek salatu duenez. Eta gainera, "batik bat osoko bilkuretan" gertatzen da hori. Beren lana "trabatzen" du horrek. Horregaitik PPri zuzendu behar zaionean "beti gazteleraz" egitea galdegin dio, izan idatziz edo izan ahoz.