Sartagudako Memoriaren Parkea bisitatzeko gonbidapena jaso dugu gaur: bisita hori aurretik prestatzeko ere, webgunea aurkeztu dute: visitaparquedelamemoria.org. Gida moduan erabili daiteke, interesgune guztietatik eramanen gaituena. Besarkada izeneko eskultura, oroimenaren parkeko horma zeharkatu, emakumeen omenezko eskultura ikusi edota besterik gabe paseoan ibiltzeko aukera ere badago eskaintzan. 1936an fusilatutako 3.452 nafarri egindako parkea da.
Sartagudan hain zuzen ere duela bi urte herria ezagutzek o ibilbidea inauguratu zuten, eta bigarren geldialdia Memoriaren Parkean egiten dute. Gaur aurkeztu duten honek, osagarri izan nahi du. Irailaren 15ean, Nafarroako Gobernuak Memoriaren Parkean omenaldia eginen die motibazio politikoko eta indarkeria poliziala jasan dutenen alde, eta egun hori aprobetxatuko dute Sartagudako Memoriaren Parkearen gida berria zabaltzeko.