Ciudadanosek dio "benetako aldaketaren bermea" izanen dela datorren legealdian

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 6a, 13:36

Carlos Perez-Nievas eta Ruth Goñi.

Benetako aldaketa ekarriko duen politika gauzatzeko sartuko da Ciudadanos Nafarroako politika aktiboan. Hala nabarmendu du Nafarroako alderdi horretako idazkari nagusi Carlos Perez-Nievasek. 

2015ean iragarritako aldaketa ez da eman Nafarroan. Hitz horiekin ekin dio Ciudadanoseko idazkari nagusi Carlos Perez-Nievasek eskaini duten agerraldiari. "Benetako aldaketa ekarriko du Ciudadanosek datorren legealdian politika aktibora sartzearekin batera", nabarmendu du. Laukoaren gobernuak okerrera eraman du erkidegoa. Kezkatuta daude alderdi nazionalista baten esku geratu delako Nafarroa: "Arlo identitarioa baino ez dute landu eta gainerako arloetan atzera egitea lortu dute; osasunean, hezkuntzan edota gizarte gaietan". 

Uxue Barkos presidentea izkutuan dabilera ere uste du Ciudadanosek: "Izkutuan gordetzen da euren lotsak agerian ez geratzeko". Ciudadanosek argi du eserlekuak lortuko dituela 2019ko hauteskundeen ondotik. Eta argi du era berean UPNk irabaziko dituzela hauteskundeak, baita, PSNk izanen duela hurrengo gobernua osatzeko giltza ere. Hori bai, Geroa Bairekin baldin bada, ez du Ciudadanosen babesik izanen, esan du. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!