APF, SPF eta Iruñeko udaltzainen sindikatuarekin batzartu da UPN. Aurrera atera daitekeen Polizien Lege berriaren inguruan aritu dira. UPNk polizien interesen aldeko jarrera hartuko duela nabarmendu du Sergio Sayas erregionalistak. Are gehiago, nabarmendu du interes politikoak albo batera utziko dituztela. Prest azaldu da hortaz, Polizien Legea babestera baina baldintzak jarriko dituzte:
1. Barne kontseilariak egindako hutsa onartu eta Mari Jose Beaumonten dimisioa izan beharko litzateke.
2. Polizien Plan Zuzentzailea erretiratzea. Ez baita plan bat, baizik, EH Bilduren panfleto bat.
3. Polizien jasandako murrizketa guztiak gainditzea.
Modu horretan, zuzenketak ere prestatuko ditu UPNk. Aurrerapen moduan, hiru ildotan ariko direla aurreratu du Sayasek:
1. Praktika Egokien Komitea ezabatzea.
2. Udaltzaingoak kontuan hartzea.
3. Malgutasunaren gaia mugatzea. Ez dadila malgutasuna izan planifikazio txarraren ondorioak paratuko dituena izan.
Elkarrizketa eta eztabaida ahalbidetzeko prest dago UPN eta tramitera aurrera egiteko baiezko botoa emanen du. Gero, ikusiko da alderdi erregionalistaren baldintzak betez gero, Polizien Legeari baiezkoa ematen ote dion.