Arbizuko kiroldegi ondoan zintzilik daude zenbait bandera. Ikurriña hautsita agertu zen igande goizaldean. Ospa Eguna ospatzen ari ziren Altsasun eta hori baliatuta Guardia Zibilak kontrola jarri zuen Arbizun. Orduak bertan eman ondoren ikurriña eraso zuten. Salto egin eta tira egin zutenean hautsita geratu zen bandera. Esteladarekin gauza bera egiten ahalegindu baziren ere ez zuten halakorik lortu. Sakanako Sortu alderdiak egin du salaketa.