"Kezka eta haserrea erakustera etorri gara Arartekoarengana", adierazi dute Altsasuko Gurasoak taldekoek. Javier Enerizekin batzartu dira egoera "bidegabea eta mingarria" izaten ari dela erakusteko. "Terrorismo delitua bailitzan ari dira kasua epaitzen eta hala zigortu dituzte", adierazi diote.