Hamabostean behin eskatu du UPNk kargu publikoren baten dimisioa

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 3a, 09:08

Javier Esparza UPNko kidea parlamentuan egindako agerraldi batean.

Nafarroako Barne kontseilari Maria Jose Beaumonten dimisioa da gehien eskatu dutena, 6 aldiz legegintzaldi honetan. 

Azken urtean kargudun publikoen dimisio eskaerak areagotu egin ditu UPN alderdiak: gutxi gorabehera, orain arte, hamabostean behin egin du. Abuztuaren 20an egin zuten azkena. Javier Esparza UPNko buruak Uxue Barkos Nafarroako presidentearen dimisioa eskatu zuen, Maravillas gaztetxearen hustearen harira. "Joan dadila".

Javier Esparza UPNko buru denetik, 2015etik, gero eta dimisio gehiago eskatu ditu alderdiak. Nafarroako Gobernuko kargudunen dimisioak dira gehien eskatu dituztenak. Ogasun kontseilari Mikel Aranburu eta Osasun kontseilari Fernando Domingezena izan ezik, gorernukide guztiena eskatu dute. Rankinga egin du Diario de Noticias egunkariak. NNafarroako Barne kontseilari Maria Jose Beaumonten dimisioa da gehien eskatu dutena: 6 aldiz legegintzaldi honetan. Haren atzetik, Hezkuntza kontseilari Maria Solana dago rankingean, bost aldiz eskatu dute haren dimisioa. Manu Ayerdi Gaarapen Ekonomikoko zuzendariordearen lau aldiz eskatu dute; Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilari ohiarena, berriz, 4 aldiz; eta Uxue Barkos Nafarroako presidentearena hiru aldiz. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!