Hobitik atera dute Lizarrustin 1936ko kolpe militarrean fusilatutako biktima bat

Euskalerria Irratia 2018ko ira. 3a, 08:55

Baliteke gorpua 1936ko abuztuaren 22an fusilatutako Olaberriako 17 urteko gazte batena izatea.

1936ko kolpe militarrean fusilatutako biktima bat hobitik atera dute gaur goizean Lizarrustin, eta Ana Ollo Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria han izan da. Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, baliteke gorpua 1936ko abuztuaren 22an fusilatutako Olaberriako 17 urteko gazte batena izatea.

Hobia Lizarrustiko mendatean dago, 47. kilometroaren parean, Etxarri Aranatzen. Gorpuzkiez gain, pare bat apreta txuki eta hainbat bala zorro aurkitu dituzte. Hezur Gorpuzkiak aztertuko dituzte orain, Nafarroako Gobernuko DNA biltegian eta Nasertic enpresa publikoko laborategian.

Gorpu hori aurkitzeko, funtsezkoa izan da Francisco Lacunzaren testigantza; izan ere, sei urte besterik ez zituenean, gorputza arrastaka nola eraman zuten ikusi zuen. Horrez gain, familiak urtetan biktima aurkitzeko egindako lana ere oso garrantzitsua izan dela azaldu dute Nafarroako Gobernutik.

Gerra Zibileko biktimei omenaldia

Bestalde, Ana Ollo kontseilariak Guda Zibileko zenbait biktima omentzeko gaur goizean Urbasan egindako ekitaldian hartu du parte, Otsoportilloko gainean. Hala, Foru Gobernuak inguru hartan fusilatutako 200 pertsonak gogoratu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!