3.000.000 metro koadroko berdegune azalera dauzka Iruñeak eta 60.000 zuhaitz, hiri osoan barreiatuta. Estatuarekin alderatuz, buru da, bai zonalde berdearen azaleran, bai parkeei, zuhaitzei eta hauek mantentzeko gastuei dagokienez. Estatuan, batez beste, %3'4a da zonalde berdea.
Gainera, hektarea bakoitzeko, 25 zuhaitz daude, estatu mailan 4'5ekoa baino ez da zifra. Era berean, herritar bakoitzeko 14 metro koadro berde daudela kalkulatu dute, estatuan 12koa den bitartean, ildo beretik, biztanleko 30 zuhaitz daude eta gainontzekoetan, 14.
Berdegune horiek mantentzeko aurrekontuaren %4 bideratzen du udalak, hori ere estatuaren batez bestekotik gora, gainontzekoan %2'7an baita.
Aitortzaren bila
Green Flag elkarteak hiriko natur guneen zaintza aitortzen du, baita erabilpen publikorako guneen zaintza ere eta udalak ere bat egin nahi du proiektu horrekin. Bide onetik joanez gero, elkarteak Iruñeak berdeguneekiko izandako zaintza aitortuko luke.