"Une honetan, hirian, bi korronte oso ezberdindu daude: alde batetik, presa behin behiko konpondu behar dela dioena, betseak beste, horrek ekimen zenbait arrazten dituelako; eta, bestetik, ibaiari bere bidea egiten utzi behar zaiola diotenak eta presak muga artifizialak direla diotenak", adierazi du Joseba Asiron Iruñeko alkateak presa bota beharko litzatekeela dioten iritziez galdetuta.
"Eztabaida sakona eta behin betikoa" behar da, dena dela, gaiaren inguruan, "areago, iruñeko ibaien inguruko anbizio handiko hausnarketa plan batean ere sar daiteke eztabaida".