Iruñeko udal gobernu taldeak 142 postuko Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du. Horietatik 117 behin behinekoak dira egun, bai udalean bai Haur eskolen Organo autonomoan, eta behin betikoak izateko eginen da eskaintza. Beste 25 plazak Udaltzaingokoak, Haur Eskoletakoak eta egitura orokorrekoak dira.
Ordezkaritza duten sindikatuekin sei hilabetez egindako lanaren ondorio da proposamena. Negoziazio mahaia irailaren 6an bilduko da eta honek eginen duen proposamena Presidentetza Batzordeari igorriko diote, hilaren 10ean. Hala, LEPa Tokiko Gobernu Batzordeak irailaren amaieran onartzea espero dute. Eta, beraz, deialdia urrian egitea.
Helburua: egonkortzea
Enplegu publikoa "egonkortzea", zerbitzu publikoen "kalitatea" bermatzea, postuen "profesionalizazioa", udaleko langileria "gaztetzea", herritarrei lan eskaintza publiko batera jotzeko "aukera zabaltzea", barne "mugikortasuna indartzea" eta langileen "promozioa erraztea" dira LEPren helburua, udalak jakinarazi duenez.
Baimendutako postuak
Estatuaren 2018ko aurrekontuek behin behineko enplegua egonkortzeko tasa baimentzen dute, zehazki egiturazko plazak betetzeko, behin behinekoz eta etenik gabe beteak egon badira hiru urtez, 2017ko abenduaren 31ra arte. Hala, 117 postu horiek hartu ahal izan ditu beregain LEPak. Gainera, hurrengo urteetara begira, ezaugarri berberak bete ditzaketen beste 200 posturen egoera aztertuko dute negoziazio mahaian, 2019ko eta 2020ko Lan Eskaintza Publikoan sartzeko.
Horrez gain, %100eko erreposizio tasa onartzen dute aurrekontuek, "lehentasunezkoak" diren postu horietan, eta, beraz, horregatik betetzen ahalko dira sei udaltzain postu eta haur eskoletako beste hamar. Udal administrazioari dagokionez, erreposizio tasa %75ekoa da eta, ondorioz, atera daitekeen plazen gehiengoa bederatzi da.
Lanpostuak, banan banan
LANPOSTUA |
Lanpostu-kop. |
LEP JATORRIA |
Aparejadorea, Birgaitze Bulegoko arduraduna |
1 |
Egonkortzea |
Arkitektoa |
1 |
Egonkortzea |
Arkitekto teknikoa |
4 |
Egonkortzea |
Lakiolari laguntzailea |
1 |
Egonkortzea |
Zoo txikiko laguntzailea |
1 |
Egonkortzea |
Ehorzle laguntzailea |
5 |
Egonkortzea |
Ekonomialaria |
1 |
Berritze-tasa |
Haur Eskoletako hezitzailea |
29 |
Egonkortzea |
Haur Eskoletako hezitzailea |
10 |
Berritze-tasa |
Udal-bulegoetako mandatarien ard. |
1 |
Egonkortzea |
Animaliak Hartzeko Zentroko ard. |
1 |
Egonkortzea |
Mantentze-lanetako arduraduna, osag. |
1 |
Egonkortzea |
Industria-ingeniari teknikoa |
1 |
Egonkortzea |
Obra Publikoetako ingeniari teknikoa |
1 |
Egonkortzea |
Kimika-ingeniari teknikoa |
1 |
Egonkortzea |
Tributu-ikuskatzailea |
2 |
Berritze-tasa |
Mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzailea |
2 |
Egonkortzea |
Kontu-hartzaile ordezkaria |
1 |
Berritze-tasa |
Udaleko kontu-hartzailea |
1 |
Egonkortzea |
Zerbitzuburua |
3 |
Egonkortzea |
Hiri Altzarietako zerbitzuburua |
1 |
Egonkortzea |
Bide publikoko obretako zerbitzuburua |
1 |
Egonkortzea |
Zerbitzuburua |
2 |
Egonkortzea |
Desinfekzio-parkeko zerbitzuburua |
1 |
Egonkortzea |
Akta eta jakinarazpen zerbitzuburua |
1 |
Egonkortzea |
Azpiegituretako zerbitzuburua |
1 |
Egonkortzea |
Legelaria |
5 |
Egonkortzea |
Zuzenbidean lizentziaduna |
3 |
Egonkortzea |
Zuzenbidean lizentziaduna |
1 |
Berritze-tasa |
Desinfekzioko mantentze-lanetako ofizial prof. |
5 |
Egonkortzea |
Musika Eskola Bereziko irakaslea |
13 |
Egonkortzea |
Psikologoa |
1 |
Egonkortzea |
Osoko Bilkurako idazkaria |
1 |
Egonkortzea |
Turismo-enpresa eta -jardueretako teknikaria |
1 |
Egonkortzea |
Turismo-enpresa eta jardueretako teknikaria |
1 |
Egonkortzea |
Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria |
10 |
Egonkortzea |
Partaidetzako teknikaria |
2 |
Berritze-tasa |
Enplegu-teknikaria |
2 |
Egonkortzea |
Gazteriako teknikaria |
1 |
Berritze-tasa |
Berdintasuneko teknikaria |
1 |
Berritze-tasa |
Erdi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin |
5 |
Egonkortzea |
Erdi-mailako tituluduna, gizarte-laneko osag. |
5 |
Egonkortzea |
Jarduera soziokulturaletako goi-mailako tituludun teknikoa |
1 |
Egonkortzea |
Kulturako goi-mailako tituludun teknikoa |
1 |
Egonkortzea |
Erdi-mailako tituluduna, katastrokoa |
1 |
Egonkortzea |
Euskara itzultzailea |
1 |
Egonkortzea |
Udaltzaina |
6 |
Berritze-tasa |
|
142 |
|