Bidegorria nahi dute 8-80 eta AMTS elkarteek Txantreatik Iruñera igotzeko Labrit kaletik, "bidegorri gorria", ikus daitekeena, ez dagoena espaloian txertaturik antzemateko zailtasunak sortuz eta oinezkoen eta txirrindularien arteko problemak emanez. Kanpaina orokorrago baten parte da, izan ere, helburua da "benetako txirrindulentzako sare bat" sor dezan Iruñeko Udalak.
Txirrindularien %60a galtzadatik doa, errepideak segurtasun eza ematen dielako, bi elkarte horiek salatu dutenez. Uste dute Zabalgunea, Alde Zaharra, Txantrea eta Orbina batu litezkeela Alemanesetik, eta, gero, gainera, Arrotxapea, Donejakueko bidea, Burlata eta Argako parkea ere lot litezkeela.
Azken osoko bilkuran, bizikletentzako azpiegiturak sortzeko 300.000 euro bideratzeko diru sailak ez zuen biderik egin, Aranzadik eta Ezkerrak baino ez baitzuten aldeko botoa eman.
Plaka gorriak
Labriteko bidegorria aldarrikatzeko plaka gorriak sortu dituzte Bidegorria Txantrea-Labrit, orain! leloarekin eta txirrindulari asko dauden tokietan banatuko dituzte.