Emakume bat hil du ustez gizonezko batek Uharten

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 29a, 07:51

Argazkia: Indarkeria sexista salatzeko elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean.

Larunbatean kolpeak zeuzkan emakume bat aurkitu zuen Foruzaingoak etxean eta astelehen arratsaldean hil zen. Hilketa bat izan zela eta, senarra espetxeratu dute.

Gizon batek Foruzaingoari dei egin zion, emaztea dutxan erori zela esanez, baina, Polizia iritsita, emakumeak kolpe gehiago zeuzkala atzeman zuten. Hala, emakumea ospitalera eramanda, tratu txarrak izan ote ziren ikertzen hasi ziren foruzainak. Astelehenean hil zen.

38 urteko emakumeak 41 urteko gizonezkoaren partetik tratu txarrak jaso ohi zituela ondorioztatu zuten azkenean, eta atxilotua eraman zuten gizona Agoizko auzitegira.Bertan, espetxeratzeko agindua eman zuten, emakumearen heriotzaren erantzule delakoan. Bermerik gabeko behin behineko kartzealdian dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!