Navarra Arena pabiloiak izanen du eginkizunik barruan. Hasiak dira lekualdatzen Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren egoitza. Arrieta kaletik, Sadar futbol zelai inguruan dagoen Navarra Arena kiroldegira joan-etorriak egiten ari dira egunotan. Kutxak, ordenadoreak, paperak… denetik bildu eta ikasturte berria toki berrian hasteko lanetan dihardute. Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendariarekin hitz egin dugu Euskalerria irratian, Entzun: