Hezkuntzako erdi mailako plazen %97a telematikoki esleitu dituzte, hau da, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta kontserbatorioetako plazen gehiengoa.
Bigarren hezkuntzan, 1.444 toki zeuden eta horietatik 1.406 bete dira; 38 toki esleipenik gabe geratu dira eta abuztuaren 29an eta 31n aterako dira, baita irailaren 3an eta 5ean. Arlo honetan, plaza nahi zuten %58k lortu dute aukeratu zuten bi lehen aukeretako batean; are gehiago, 647 lagunek lehen aukera lortu dute.
Departamentuak zerbitzu telematikoak dauzkan abantailak nabarmendu ditu. hezkuntzak bultzatu du esleipen sistema hori, Giza Baliabideen eta Hezkuntza Teknologien zein Informazio Sistemen Zerbitzuarekin batera.
Hezkuntzaren arabera, sistema honen bidez eginen ditu aurrerantzean kontratazio guztiak.