5'5 metroko altueratik erori zen larunbatean 14 urteko gazte bat Sanduzelaiko eskola publikoan. Baloiarekin jolasean ari zen, Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, baloia teilatuan geratu zenean. Bertara igo zen, hartzeko asmoz, baina lurrean zegoen sabai leiho bat zapaldu eta eskola barrura erori zen.
Suhiltzaileak bertaratu ziren eta zentroko atea apurtu behar izan zuten, itxita baitzegoen. Gaztea konorterik gabe zegoen, baina onik. Hainbat kolpe zeuzkan, eskumuturra mindua eta aurpegia ere bai.
Udaltzaingoa eta anbulantzia bat ere gaztea artatzera azaldu ziren. Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, bestelako kolperik ez zuela ziurtatzeko.