Maravillas gaztetxearen proiektua defendatzeko, manifestazioa

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 24a, 14:17

Maravillas gaztetxea. Arg: @EHBilduIruñea

Autobus geltoki zaharretik irtengo da larunbatean 18:0etan manifestazioa: "Alde Zaharreko eskaintza sozial eta kulturala izan nahi du, baita mugimendu politikoa ere". 

Navarreria kaleko 17.era hurbildu gara. Maravillas bilakatu zuten 2017ko irailaren 3an. Gaztetxe da ordutik. Okupazioa izan eta berehala, salaketa jarri zuen Gobernuak. Berea zen eraikin batean sartu zirelako. Hustu ere, hustu zuten. Epailearen aginduz foruzainak eta Espainiako polizia izan ziren huste prozesuan. Baina gutxi iraun zuen hutsik. Gazteek ez dute etsi eta bertan segitzeko asmoa plazaratu dute. Gobernuak, Memoriaren Institutua sortu nahi du Marques de Rozalejo eraikinean. Ez du laukoaren babesik oraingoz. Iruñeko Alkateak bere aldetik, elkarrizketaren bidea dela irtenbidea uste du. Maravillas gaztetxeak bien bitartean, manifestazioa deitua du larunbaterako. Haietako gazte batekin hitz egin dugu Euskalerria Irratian. Entzun hemen:

Erlazionatuak

Markel Jimenez, gaztetxeko kidea

Euskalerria Irratia 2018 abu 24 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!