Altsasuko bi gazte Zaballako espetxera gerturatu dituzte eta beste bi bidean dira

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 24a, 14:09

Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob Altsasuko auziagatik espetxean diren gazteak Zaballako espetxera iritsi berri dira. Madrilgo espetxetik atera dituzte baita Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda ere. Datozen egunetan hurbilduko dituzte etxetik gertuen duten kartzelara. 

Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko auzian epaitutako bi gazteak Zaballako kartzelara hurbildu dituzte gaur.  Soto de Realgo (Madril) kartzelatik gerturatu dituzte Arabakora. Pasa den ostiralean jakin zen  gerturatuko zituztela, baina goizean zabaldu da gaur bertan iritsiko direla Zaballako espetxera.

Azken orduetan gainera Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda gazteak ere hurbiltzen hasi direla jakinarazi dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!