Valcalderako sarraskian fusilatutako 52 pertsonen omenezko ekitaldia egin eginen dute bihar Iruñeko kartzela zaharraren orubean. Kartzelatik atera, eta Valcalderako eremuraino eraman zituzten falangista eta erreketeek, 1936an. Han hil zituzten.
Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari eskerrak eman dizkiete urteotan memoria historikoaren alorrean eginiko lanagatik. Halaber, salatzen segitzen dutena da Francisco Franco fundazioa "legezkoa" dela eta diru laguntzak jasotzen dituela. Valcalderan gertatutakoaren inguruan galdera asko erantzunik gabe daudela nabarmendu dute Elkartetik.
Omenaldian, Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatuko du orube hori Oroimen Historikoaren Eremu izendatzeko, horrela 1936ko gerrako biktimak aitortzeko eta erreparatzeko foru legea bete dadin.