Estrella Morente gaur, Flamenco On Fire jaialdian

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 22a, 09:06
Estrella Morente.

Iluntzeko bederatzietan izanen da Morente Baluarte Jauregian. 

Enrique Morente Maisu ahaztezinaren alaba zaharrenak sakon ezagutzen du haren artea, eta jaiotzatik beretik heldu zaio gustu dotore hori. Erreferentzia da hala flamenko zaleentzat nola musika maite dutenentzat, ederki uztartzen baititu Granada bere jaioterriko eragin zaharrak milurteko berrian zabaltzen ari diren azken joerekin. 

Ahots gardenez hornitua, Estrella aise mugitzen da doinu beroen, esaldi zirraragarrien eta oihartzun erdiragarrien artean. Hari begiratzea, entzutea eta huraxe sentitzea da haren artea barren-barrenetik bizitzeko modu bakarra. Ahotsak dar-dar egiten dio etereotasunaren eta arlo lurtarraren artean, errealitatearen eta haraindiaren artean mutatzen den presentzia bat balitz bezala. 
 
Gau-jaialdi handi honetarako, Estrellak bere artearen onena ekarriko digu. Haurtzaroko jai giroko kantuei darien lañotasun sotiletik, maitasun irrikatuaren sakontasunetaraino. Sentimendu sorta osoa, sentsazioz eta kolorez beteriko  aukera; egungo emakumearen bizipenak oro, antzinako andrearenaz landara, ahots miragarri batean bilduak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!