Elizak bereganatutako ondarearen zerrenda argitaratuko dute

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 21a, 14:03

Elizak bere izenean hartutako ondareen zerrenda publiko eginen du Espainiako Justizia Ministerioak datozen egunetan.

Elizak bere izenean hartutako ondareen zerrenda publiko eginen du Espainiako Justizia Ministerioak datozen egunetan. Alderdi sozialistako diputatu batek egindako galderaren erantzuna izan da Justizia Ministerioak iragarritakoa, eta uste du alderdiak urte askoan PPk bizkar emandako eskaera bati erantzuna ematen hasiko zaizkiola.

Ondare hori berreskuratzeko lehen pausotzat jo dute. Izan ere, zerrenda eskuratzen ahalko da eta jakiten ahal da Espainia osoan Elizak beretzat egin duen ondarea zenbaterainokoa den. Datu zehatzik jakin ez da orain arte, baina, 40.000 izan daitezke Espainia mailan eta Nafarroan milatik gora.

Behin zerrenda hori argitaratzen delarik, bada aukera, erakundeek edo norbanakoek eurenak diren ondarerik topatzen badute horiek erreklamatzeko. Horretarako, bide judiziala erabili beharko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!