Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkinak aurkitu dituzte Artaizen

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 20a, 09:32

1936ko kolpe militarrean hil zituzten beste bi pertsonaren hezurdurak aurkitu dituzte Artaizen.

Memoria Historikoa. Horretan ere lanean segitzen du aldaketaren gobernuak. 1936ko kolpe militarrean hil zituzten beste bi pertsonaren hezurdurak aurkitu dituzte Artaizen. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak Francisco Etxeberriarekin batera aritu dira lurpetik ateratzeko lanetan. Ezkaba mendian dagoen Botilen Hilerrian izan dira.

Guztira 74 gorpuzkin aurkitu zituzte eta horietatik 21 identifikatzea lortu dituzte. Euren senideei igorri zaizkie gorpu horiek. Azkeneko aurkikuntzan ez dakite norenak izan zitezkeen gorpuzkin horiek. Dena dela Artaizeko Udalean agertu den idazki batean, bi hildakoren inguruan mintzo dena, ematen du Erriberako bi jornalarirenak izan daitezkeela,horietako bat oso gaztea, 18 urte ingurukoa.

Gorpuzkinak analizatuko dituzte orain eta Aranzadi taldeak dokumentazio atalean ere bilduko du. DNA bankuak ere eginen du lan identifikazioak erraztu daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!