Altsasuko zortzi gazteri kartzela zigorra ezarri zietela aurtengo ekainaren 1ean, kalez jantzitako bi guardia zibil eta haien bikotekideak jotzea leporatuta. 2016ko urriaren 15eko goizaldean liskarra izan zen gazteen eta guardia zibilen artean, taberna bateko kanpoaldean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen aretoko epaimahaiak 79 urteko kartzela zigorra ezarri zien guztira zortzi gazteei. Zortzietatik zazpi daude espetxean.
Espainiako Guardia Zibilak ekainaren 5ean atxilotu eta espetxeratu zituen Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola. Oihan Arnanz, Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno, berriz, espetxean daude 2016ko azarotik. Ainara Urkijori bi urteko kartzela zigorra jarri zioten, eta ez dago espetxeratuta. 646 egun dira jada preso daramatela gainerakoek.
Gazteetako bi datozen orduetan hurbilduko dituzte Euskal Herriko espetxeren batera, ematen duenez Zaballara eta gainerakoekin ere antzera gerta daitekeela pentsa daiteke baina oraindik ez da horren berririk eman.