Polizia iturrien arabera, salaketa AEBetako gobernuz kanpoko erakunde batek aurkeztu du, eta hark emandako informaziotik tiraka abiatu duten Perseo operazioa.
Atxilotuak onartu du sarean adingabea balitz bezala jartzen zela harremanetan atzerriko beste adingabe batzuekin eta argazkiak eta bideoak eskatzen zizkien. Horiek, ondoren, beste erabiltzaile batzuekin partekatzen zituen. Atxikitako materialen artean "haurrei egindako abusuen irudiak" ere badaude.
Poliziak beste pertsona bat ere identifikatu du haur pornografia zabaltzeagatik, eta biktimak identifikatzeko lanetan ari da. Ikerketak zabalik jarraitzen du uneotan.