Erripagainan izan zen lan istripua herenegun. Eraikuntza lanetan ari zen 52 urteko gizonezkoa hirugarren pisutik behera erori zenean. Unean hil zen. Foruzaingoak abian jarri du ikerketa jakiteko zerk eraginda izan zuen erorikoa beharginak. Hamaika dira dagoeneko Nafarroan lanean ari zirela hildakoak.