Iruñeko Udalarenak diren hamaika haur eskoletan ostegunean hasiko dute ikasturte berria. 879 dira 0 eta 3 urte artekoak izen emanda daudenak. 62 plaza bete gabe gelditzen dira eta 177 haur daude itxaron zerrendan baina, hutsik dauden plazak ez datoz bat itxaron zerrendan dauden eskaerekin. Mendebaldean, Mendillorrin, Hello Buztintxurin, Printzearen Harresin eta Hello Azpilagainan beterik daude p,aza guztiak eta hutsik daude batzuk Haurtzaron, Donibanen, Goiz Ederren, Izartegin, Hello Egunsentin eta J.M Huarten.
Berritasunen artean izanen dira Haurtzarok ateak berriz ere zabalduko dituela lanetan izan ostean; Hello Egunsentiko haurrak Arrotxapean hasiko dute ikasturte berria eskola hori berritzeko lanak egin ditzaten.