Dagozkienak baino lanordu gehiago egiten dituzte nafarrek euren lantokietan. Laugarren urtez jarraian gora egin duen zifra da, gainera. Bataz beste 11,4 ordu egiten dituzte aparteko lanorduei dagokienez Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Espainiako bataz bestekoa dezente txikiagoa da: 7,8 aparteko lanordu. Guztira Espainian 147 milioi aparteko lanordu egin zituzten 2017an.