EH Bilduri erantzunez Manu Aierdi presidenteordeak esan du Abiadura Handiko Trena proiektu "estrategikoa" dela. Are gehiago, "oinarrizkoa" ere badela deritzo. "AHTa eraikitzeak Nafarroari sortuko dion gastua baino askozaz ere handiagoa izanen da irabazia", gaineratu du Aierdik. EH Bildu ez dator bat Abiadura Handiko Trena egitearekin baina Gobernua babesten duten taldeen artean ez datoz bat ezta Podemos-Ahal Dugu eta ezta Izquierda-Ezkerra ere. Sustapen Ministro berriak, Jose Luis Abalosek konpromisoa hartua du orain arteko erritmoan lan egitera, "Hiru urtez lanak geldirik egon ostean hasi dira berriz ere Azkoien eta Erriberri artean".
Ikerketa sozioekonomikoaren berririk ez
EH Bilduk galdera egin zion Aierdi presidenteordeari jakin nahian zer nolako ikerketak egin diren jakiteko AHTaren eragin sozioekonomikoa zein izanen den. Aierdiren erantzuna izan zen, hori, Espainiako Gobernuaren ardura dela. Izan ere, presidenteordearen esanetan Espainiak bere gain hartuko du lanen kostuaren gehiena eta Nafarroak %1,6 ordainduko du.