Prekarietatea eta azpikontratazioa dira lan istripuen atzean dauden gakoetako bi. Comisiones Obreras sindikatuak elkarretaratzea egin du Nilsa enpresa publikoaren atarian. Izan ere, uztailaren 27an bi langile hil ziren ura garbitzeko araztaile batera erorita. Lan istripuak ekiditeko neurriak eskatu ditu sindikatuak. Hala, enpresei helarazi diete lehen mezua: prebentzioan inbertsio gehiago egin dezaten. Bigarren mezua, Espainiako zein Nafarroako gobernuei.
Bi hildako Corellako lan istripuan
Langile batek 35 urte zituen, eta Ablitasekoa zen; besteak 54 urte zituen eta Murchanten bizi zen. Tuterako parkeko suhiltzaileek erreskatatu dituzte haien gorpuak. Oso zaila izan zen gorpuak ia metro bateko diametroko gune batean harrapatuta geratu zirelako.
Corellako guardiako mediku taldea bertaratu zen baina langileak hil egin zirela berretsi baino ezin izan zuten egin. Ikerketa lanean ari dira orain baina hondakin-uren gasengatik oxigeno falta izan ostean itota hil izan litezke.