Azkoien eta Erriberriko lanak abian dira: AHTarentzako plataforma eraikitzen ari dira

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 13a, 10:35

Azvi enpresak eginen ditu tarte horretako lanak. Hastear dira era berean Alesbes eta Azkoien arteko lanak eta Erriberri-Tafalla arteko zatia laster aterako ditu lehiara Adifek.

Abiadura Handiko Trenaren lanek aurrera segitzen dute Nafarroan. Dagoeneko hasiak dira Azkoien eta Erriberri arteko plataforma eraikitzen. Ez hori bakarrik, laster hasiko baitira baita Alesbes eta Azkoien arteko lanekin ere. Horrez gainera Adif-ek lehiara ateratzeko asmoa iragarri du Erriberri-Tafalla arteko zatia ere. 

Azvi enpresa ariko da Azkoien eta Erriberri arteko plataforma sortzeko lanetan. 30 milioi euro beharko dituzte lan horiek egiteko. AHT Gelditu  taldeak gogoan izan du Azvi enpresa PPko Luis Barcenas diruzainaren "paperetan" agertu zela 900.000 euroko diru partidetan. 

Hurrengo trenbide tartea, Alesbes eta Azkoien artekoa, Juan Miguel Villar Mir buru duen OHL enpresari esleitu zaio 56 milioi euroren truke. "Gizon hau Púnica auzian inputatu gisa deklaratzera deitu dute obra publikoak esleitzearen truke Madrileko PPko B diru-kutxan dirua sartu izanaren susmopean", gogorarazi du AHT Geldituk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!