Irakasle aritu zen herrian omenaldia egin diote Camino Oskozi 82 urteren ondoren

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 13a, 09:25

Camino Oskoz Gorza herrian irakasle aritu zen. 1936an hil zuten frankistek eta haren omenez ekitaldia egin dute ikastetxe hartan. Xafla jarri dute Oskozen omenez eta eskola bisitatu daiteke. 

Omenaldi xumea baina hunkigarria izan zen Gorza herrian larunbatean. Duela 82 urte irakasle izandako Camino Oskoz gogoratu dute. Frankistek akabatu zuten emakume gaztea 1936an. Orain, emakume haren historia berreskuratze lanetan beste pauso bat gehiago eman da: plaka bat jarri dute ikastetxearen sarreran eta aurresku bat ere dantzatu zioten haren omenez. Pedro Marcaray alkateak aitortu zuen "aspaldian egin beharreko" omenaldia egin dela: "Herri txikia izanagatik ere gaur handi egin gara. Camino Oskozek bizitakoa lau haizetara zabaldu dugu eta haren memoria bizirik mantenduko dugu hemendik aurrera". 

1910ean jaio zen Maria Camino Oskoz, Iruñean. 22 urterekin Alderdi Komunistako Idazkari izan zen. 1936ko abuztuaren 1ean atxilotu eta espetxeratu zuten. Abuztuaren 10ean falangistek hil zutela jasoa dago dokumentu zenbaitetan eta Urbasako simaren batean jaurti zutela ere bai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!