Iluntzean ariko da gaur Anne Etchegoyen kantaria Iruñeko Harresien Jaialdian. 21:00etan Ziudadelako Armen Aretoaren alboan jarria dagoen eskenatokian ariko da. Ordubete lehenago Traspediante taldean Up2Down ikuskizuna izanen da: bi dantzari eta pailazo bat izanen dira eszenan.