Maravillas gaztetxea "erabateko enfrentamendua" bilatzen ari dela esan du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 9a, 10:44

Maria Solana Nafarroako gobernuko bozeramaileak adierazi du elkarrizketareko borondatea daukala Exekutiboak, baina, aldi berean, esan du hustea "eman daitekeela eta seguraski emanen dela", baina ez "pentsatzen den giroan".

"Erabateko enfrentamendua" bilatzen ari da Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea, Nafarroako Gobernuko eledun Maria Solanaren ustetan, Ser irrati katean eskainitako elkarrizketan esan duenez. Gobernuak elkarrizketako borontea duela ziurtatu badu ere, zehaztu du utzaraztea eman emanen dela, "ziurrenik", "baina ez pentsatzen den giroan". Gaztetxeko kideek "ez dute elkar ulertzeko tarte handirik uzten", haren aburuz, eta "beste tonu bat" beharko luke elkarrizketak.

Gaztetxeko kideek, Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan, esan zuten, ordea, Geroa Baik lokala utz zezaten baino ez ziela eskatu negoziazioetan eta egindako "kalteak" ordaintzeko.

Konpainia gogoan

Konpainia kalean zegoen gaztetxearen hustea kudeatu zuen Exekutiboak, eta, Solanaren irudikoz, "bitartekaritza, negoziazioa eta arrazoizko irtenbide" lortu zuten. 

Gaztetxea Konpainiatik lekualdarazi zuten, gazteentzako etxebizitzak eraikiko zituztelakoan, baina eraiki hutsik eta erabilpenik gabe dago orain.

Husteko asmotan

"Zein pauso eman aztertuko dugu, eta erarik onenean egiten saiatuko gara, interes orokorra defendatuz, eta inorentzako desiragarriak ez diren ondorioak saihestuz", adierazi du.

Eta udaletxera begira ere jarri da, EH Bildu buru duen udalera Iruñeko Udalera: "Nafarroako Gobernuak ez dio uko eginen legea betetzeari, Iruñeko Udalak gune horren erabilera neurri batean ordenatzeko beharrezko neurriak hartu dituen bezala".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!