Sanduzelaiko institutu berria, Iparralde, irailean hasiko den ikasturterako prest egonen da, Hezkuntzak sailak baieztatu duenez. D eredukoa izanen da eta DBHko sei lerro izanen ditu, batxilerrik ez du edukiko.
Sei lerro eta hamar gela gehigarri izanen ditu: musika, laborategiak, teknologia, informatika, liburutegia, soinketalekua… Zentrora bisita egin zuten atzo Hezkuntza arloko ordezkari Maria Solanak, Roberto Perezek eta Eneko Ardaizek.
8.745 metro karratu dauzka, horietatik 5.300 eraikita. Biurdanako masifikazioari erantzuteko zentroetako bat da. Patxi larraintzarreko ikasleak hartuko ditu, gehienean. Batxilergoa Biurdanan egitea da hasierako asmoa.