Pertsona bat larri, auto batek Magdalenan harrapatu ostean

Euskalerria Irratia 2018ko abu. 6a, 10:37

Zauritua autobus geltokian zegoen, Txantrea auzoan, emaztearekin eta alabarekin batera. Gidariak positibo eman du alkoholemia proban.

Larri dago Txantrean auto batek harrapatutako 51 urteko gizonezkoa. Billabesa geltokian zegoen, atzo gauean, 23:50ak aldera, emaztearekin eta alabarekin batera, autoa espaloira igo eta harrapatu zuenean. 

Harrapatu ostean, ihes egin zuen gidariak, baina, herritarren kolaborazioari esker, handik gertu geldiarazi zuten. Positibo eman zuen alkoholemia proban. Lau delitu egotzi dizkiote: ausarkeriaz gidatzea, mozkor gidatzea, zauriak egitea eta laguntza emateari uko egitea, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Nafarroako Ospitale Gunean dago zauritutako gizona, eta Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!