Gizonezko batek beste gizonezko bat tiroz hil du Sanduzelain auzoan, Iruñean. Ustezko hiltzailearen aitaginarreba zen biktima, eta eztabaida izan zutelako piztu omen zen liskarra.
Tiroketaren ostean, ustezko hiltzailea etxean gotortuta egon da hainbat orduz. Azkenean, GEO poliziak etxera sartu eta bere burua entregatu du.
Poliziak inguratuta
Santa Bizenta Maria kalean izan zen gertaera atzo, eta jendetza bildu zen arratsalde guztian, 21:00etan atxilo hartu zuten arte.
Espainiako Poliziak zonaldea inguratu zuen, zer gerta ere, eta koltxoneta bat jarri zuen, ustezko hiltzailearen etxepean, bere buruaz beste egitearekin mehatxu egin baitzuen.
Mediku taldeak jakinarazi duenez, garajean aurkitu zuten hilotza, eta Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko. Kolpeka hil zuela dirudi.
Aurretik preso egona
Atxilotutakoaren ahizpak esan duenez, preso egon da aurretik ere ustezko hiltzailea eta baldintzapeko askatasunean zegoen.