Merkatuaren kalean geldialdia egin ahalko dute autoek bidaiariak uzteko, 5 minutuz; hala, Alde Zaharrerako sarbidea erraztuko dute, dendariekin adostutakoari men eginez. Abenduan neurri bera hartu zuten Labriten, posible eginez bertan jendea uztea eta hartzea.
Santo Domingoko kamerak mantenduko dituzte, baina sistemak berak iragaziko ditu 5 minutu baino egon ez diren auto horien irudiak. Orain arte, Alde Zaharrean sartzeko baimenik ez zuten ibilgailurik Hezkuntzako eraikineraino baino ezin zuten igo autoa.
Laster, martxan
Santo Domingon seinale batzuk ipiniko dituzte, gidariak ohartarazteko. Udaltzaingoak jakinarazi du oraindik ez dutela martxan jarri neurria, baina segituan eginen dutela.
Hiri Atseginagoa Egiteko Planaren karietara dendariek egindako proposamenen parte da hau ere. Udal teknikariek aldaketak zer nola funtzionatzen duen aztertuko dute, buxa