Sei zauritu, bat oso larri, Nafarroako Unibertsitatean eroritako adar batengatik

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 19a, 09:47

Alikantekoak dira sei zaurituak. Bat oso larri dago, gorputz osoko traumatismoarekin eta beste bat, larri, bizkarhezurrean kolpea hartuta. Haizete bortitzak bota zuen sekuoia luzearen adarra.

Sei zauritu, bat oso larri eta beste bat larri, Nafarroako Unibertsitatean, haizete bortitzaren ondorioz eroritako sekuoia luze baten adar batengatik. 16:45ak aldera izan zen. Zientzia bilera baterako iritsiak ziren, ezbeharra jaso zenean, hain justu autotik maletak ateratzeko momentuan. 

Bat, oso larri dago, 30 urteko gizon bat: gorputz osoko traumatismoa dauka, bereziki toraxean; shock egoeran eraman zuten ospitalera. Larri dagoenak 42 urte dauka, eta bizkarhezurrean du kolpea.

Bi pertsona suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten, eta gainontzekoak onik atera ziren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!