Polizia ikerketa adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela esan du Sanfermines78 gogoan Plataformak

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 19a, 09:43

Argazkia: Sanfermines78 gogoan Plataformako kide Sabino Cuadra eta Presen Zubillaga. / @SF78gogoan

Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.

Adierazpen askatasunaren kontrako erasoa. Hori da 1978ko sanferminetan izandako Polizia errepresioa salatzeko jarraitako pankarten kontra ekitea eta "estatua kalumniatzea" egoztea. Uztailaren 13an jaso zuten Sanfermines78 gogoan Plataformako kideek abisua, deklaratzeea deitu zituzten pankartak balkoietan jartzeko beren etxea eskaini zuten herritarrak. Estatu krimena edota Inpunitateari stop zioten leloek.

Presen Zubillagak, Sanfermin78 gogoanen izenean, esan du "%100ean" bere egiten duela eragileak pankarten ardura: "Diseinua, sorkuntza, jartzea... Horregatik, ez du zentzurik beste inori inongo ardurarik eman nahi izatea, horiek balkoietan eta etxeetan jartzeagatik". Azaldu duenez, eragilearen sinboloa eta sinadura dauzkate pankarta guztiek. 

40 urte inpunitatea salatzen

Gainera, oroitarazi du urte osoan martxan egon dela Stop inpunitatea kanpaina, German Rodriguezen heriotzaren 40. urteurrenean. Horren helburua, 1978an gertatutako argitara ematea: 11 zauritu, bi hildako (bat Donostian) eta hiria goitik behera jazarria izan ziren.

Sanfermines78 gogoan taldearen bozeramaile gisa aritu da Sabino Cuadra ere eta Espainiako Gobernuaren Nafarroako delegatu ordezkari José Luis Arastiren partetik pankarten kontrako maniobrak jasotako babesa zabaldu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!