Lanbide Heziketarako kontratazioetarako behin behineko hamahiru zerrenda zabaldu dituzte, honako ikasketetan: Esku-hartze soziokomunitarioa (euskaraz); Komunitateari zerbitzuak (euskaraz); Industria analisia eta kimika (gazteleraz); Irudi pertsonalerako aholkularitza eta prozesuak (gazteleraz); Ile-apaindegia (gazteleraz); Sistema elektroniko eta automatikoak (gazteleraz); Merkataritza prozesuak (euskaraz); Patroigintza eta jantzigintza (gazteleraz); Zura eta altzari prozesuak eta produktuak (gazteleraz); Aroztegi eta altzari ekoizpen eta instalazioa (gazteleraz); Erizaintza prozesuak (gazteleraz); Eraikuntza proiektuen bulegoa (gazteleraz); Mekanizatuak eta makinen mantenua (gazteleraz).
Astebete baino ez da egonen aurkezteko: atzo zabaldu zuten zerrenda eta ostiralean itxiko dute, 14:00etan. Era berean, eskaera asko jasoz gero, Hezkuntzak lehenago ixtea ebatzi dezake.
Zerrendek abuztuaren bigarren hamabostalditik aurrera izanen den toki esleipenerako balioa izanen dute.