Bizikletan zihoan 47 urteko emakumezko frantziar bat hil zen atzo Bardean, bizikletatik erorita, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Mediku bat ahalegindu zen suspertzen, baina ez zen posible izan.
Anbulantzia bat bertaratzekoa zen, baina lehenago zendu zen emakumezkoa. Gizonezko batekin batera egiten ari zen irtenaldia.
Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa heriotza naturala izan ote zen edota erorikoaren ondorioz.