Arrizabalaga eta Ruiz de Larramendi garaile, 'Emakume Master Cup' pilota lehiaketan

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 16a, 09:14

Argazkia: Emakume Master Cup txapelketako irudietako bat. / Emakume Master Cup

Lehenbiziko aldiz sanferminetan emakumeen pilota partida izan da Labriten, 900 ikuslerekin. Hirugarren postuan, Arrate Bergara eta Naroa Elizalde; laugarrenean, Andrea Aldaregia eta Maite Tolosa.

Egun historikoa, Labrit pilotalekuan: lehenbiziko aldiz sanferminetan emakumeen pilota partida izan da, Emakume Master Cup lehiaketako finala. Maite Ruiz de Larramendik (Eulate, Nafarroa), eta Olatz Arrizabalagak (Gernika, Bizkaia) jantzi zuten txapela, larunbatean, Naroa Iturainen (Iruñea, Nafarroa) eta Miren Larrarte (Bidania, Gipuzkoa) kontra (22-12).

Hirugarren postuan, Arrate Bergara eta Naroa Elizalde; laugarrenean, Andrea Aldaregia eta Maite Tolosa.

900 ikusleren aurrean

900 ikusle bildu ziren Labriten, eta "giro ona" nabarmendu zuten kirolariek, Labriten bildutako jendetzak egindako harrera eta frontoiaren "erreferentzialtasuna". Txapelketaren aurretik Euskalerria Irratian hitz egin zuen Naroa Iturainek, eta Iruñean sanferminetan jokatzeak egiten zion ilusioa azpimarratu zuen, festetan jokatzea "aukera polita" dela.

Sanferminetan, Labrit leporaino beteta

Labriteko partidek sanferminetan izandako arrakastaren beste adibide bat da izan da Emakume Master Cup; egunero betea egon da frontoia: bederatzi saio izan dira sanferminetako zortzi egunetan eta denak bete dira, ia 10.000 lagun batu ditu frontoiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!