Gazte bat larri, San Ferminen horma hobitik erorita, billabesaren entzierroan

Euskalerria Irratia 2018ko uzt. 16a, 08:38

Buruko traumatismo larria dauka, 2'5 metroko distantziatik buruz behera erori ostean. Billabesaren entzierroa hasi baino lehen jazo zen ezbeherra, 07:12an.

Gazte bat larri zauritu zen, uztailaren 15an, 07:12an, billabesaren entzierroa hasi baino lehen, santua jartzen den tokitik buruz behera erorita. Santo Domingo maldako horma hobitik lurrera 2'5 metroko distantzia dago, eta buruko traumatismo larria dauka.

Lurraren kontra jota, konortea galdu zuen eta ospitaleratu egin zuten. 112ra deitu zuten bertan zeudenek, eta, hasieran batean, ondorioa konorte galera baino larriago izan zitekeela uste izan zuten.

Utzaltzaingoak eta suhiltzaileak esku hartu zuten gaztea artatzeko, jendez gainezka baitzegoen Santo Domingoko malda, Billabesaren entzierroa noiz hasi zain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!